Descripción de la oferta
ESKAINTZA
Euskaltzaindiak informatika-ingeniari bat kontratatu nahi du hizkuntza-teknologia eta hizkuntza-baliabideen arloan lan egiteko. Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean.
EGITEKOAK
• Hizkuntza-baliabideen (corpusak, hiztegiak, datu-baseak, tresnak) azpiegitura teknologikoa diseinatu, garatu eta mantentzea.
• Baliabideak sortzea edo egokitu eta integratzea hizkuntza teknologiak nahiz adimen artifiziala baliatuz.
• Euskaltzaindiaren baliabideak oinarri teknologiko bateratu batera ekartzeko estrategia definitu eta gauzatzea (APIak eta zerbitzuak garatzea, besteak beste).
BALDINTZAK
• Titulazioa:
¿ Informatikako Ingeniaritzako gradua (konputazioko espezialitatea hobetsiko da), Adimen Artifizialeko Gradua edo baliokideak.
¿ Hizkuntza-teknologien inguruko prestakuntza baloratuko da (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra edo antzekoak).
¿ Oro har, hizkuntzaren azterketaren ala adimen artifizialaren inguruko gradu edo master bat edukitzea hobetsiko da.
• Ezagutza tekniko hauek kontuan hartuko dira:
¿ Programazioa, bereziki Pythonen. Beste lengoaia batzuen ezagutza ere baloratuko da (PHP, C/C++).
¿ Datu-baseak (SQL) eta datuen kudeaketa.
¿ Bertsio-kontroleko sistemak (Git).
¿ Testu- eta hizkuntza-datuetarako estandarrak: Unicode/UTF-8, XML eta JSON. TEI eta antzeko estandarrak baloratuko dira.
¿ Sistemen eta azpiegituren oinarriak: Linux ingurunea, edukiontziak (Docker) eta zerbitzarien oinarrizko administrazioa.
¿ Adimen artifizialeko tresnak eta hizkuntza-ereduak (LLM) erabiltzeko eta integratzeko gaitasuna, API bidez eta RAG gisako tekniken bidez.
¿ Ikasketa automatikoko tekniken ezagutza (Machine Leraning, Deep Learning...)
¿ Web-garapena: APIak eta oinarrizko frontend-a.
¿ Software-arkitektura eta sistemen integrazioko esperientzia.
• Euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa eta sentsibilitatea.
• Zeharkako gaitasunak:
¿ Autonomia, ekimena eta erantzukizuna.
¿ Ikuspegi estrategiko eta globala.
¿ Talde-lana eta diziplinarteko komunikazio-gaitasuna.
¿ Etengabe ikasteko jarrera.
¿ Esperientzia kontuan hartuko da.
• Hizkuntza-gaitasuna:
¿ Euskara-maila ona izatea ezinbestekoa da.
¿ Ingelesaren ezagutza baloratu eta egiaztatuko da.