Descripción de la oferta
ESKAINTZA
Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du Argitalpen Zerbitzuko eragile lanpostua betetzeko. Langunea Euskaltzaindiaren egoitzan izango du, Bilboko Plaza Barriaren 15. zenbakian.
EGITEKOAK
• Euskaltzaindiaren argitalpen-politika proposatzea.
• Argitalpen Zerbitzuaren helburuak proposatzea, horiek betetzea eta adierazleen bidez neurtzea.
• Argitalpenen urteko plangintza prestatzea, gauzatzea eta etengabeko jarraipena egitea.
• Argitalpen Zerbitzuaren koordinazio orokorra egitea: urteko zereginak definitzea eta haiei
jarraipena egitea.
• Argitalpenen ekoizpen, hedapen eta salmenta prozesuetan hobekuntzak proposatzea, eta
horiek gauzatzea.
• Urteko argitalpenak ekoiztea: originalak, egile-eskubideak, hizkuntza-zuzenketa, maketak…
kudeatzea.
• Urteko argitalpenak banatzea. Banatzaileekin harremanak/akordioak egitea argitalpenak
posizionatzeko, ikusarazteko eta abar.
• Urteko argitalpenen hedapena egitea. Azokak kudeatzea.
• Urteko argitalpenen salmenta eta fakturazioa egitea, erreklamazioak barne. Salmentei
buruzko txosten ekonomikoa prestatzea.
• Gordailuaren eta egoitzako/ordezkaritzetako gordailu txikiak/liburutegiak kudeatzea. Izakinen
inbentarioa egitea.
• Bilduma berriak proposatzea.
• Bertako eta atzerriko argitaletxeekin aliantzak/tratu bereziak proposatzea eta horiek gauzatzea.
• Argitalpenen nazioartekotzea bultzatzea.
BALDINTZAK
• Titulazioa. Honako titulazio hauek egiaztatzea baloratuko da:
¿ Argitalpenen diseinuko eta edizioko goi-mailako teknikaria,
¿ Ekoizpen grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria,
¿ Aurreinprimaketa digitaleko teknikaria edo antzeko titulazioa.
• Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.
• Hizkuntza-gaitasuna:
¿ C1 euskara-maila egiaztatuta izatea. C2 euskara-maila izatea baloratuko da.
¿ Gaztelaniaz maila altua izatea derrigorrezkoa da.
¿ Frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira.
• B motako gida-baimena izatea nahitaezkoa da.